miércoles, 25 de noviembre de 2015

LOMCE EZ !!!!

Atzo osatu genuen giza katea  Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako eraikinen artean, irakasle, ikasle eta gurasoek bat eginda, Lomce ez! 

Azaroaren 28anHezkuntza Plataformen Topaguneak,  LOMCE eta Heziberriri aurre egin eta gure hezkuntza eraikitzen jarraitzera deitzen du, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilbo mobilizazioetan parte hartuz.



miércoles, 18 de noviembre de 2015

ANTZERKIA

Aurten 6.mailakoak antzerkia egiten hasi gara. Irakasleak Patxi Santamaria eta Inaxio dira. Lehenengo taldea Patxirekin geratzen da eta bigarrena Inaxiorekin. Antzerkietako klaseetan antzerki txikiak egiten ditugu, mugimenduak ere lantzen ditugu,...


KOBAZULOA

EKOSISTEMA: KOBAZULOA

Lurrazalean agertzen den barrunbe bat da leizea. Karst harriak oso forma arrunta dauka. Karst harria euriarekin eta denborarekin, disolbitzen hasten da.
Kobazulo batzuetan estalagtitak eta estalagmitak sortzen dira. Kobazuloetako estalagtita txiki bat sortzeko 500 urte inguru behar dira. Estalagmitak sortzeko milaka urte behar dituzte. Gizakiak kobazuloetara goazenean estalagmitak apurtzen ditugu eramateko eta urte askotako lana puskatzen dugu.

Haitzuloetako mikroorganismoek egokitzeko ahalmen izugarria dute.
Argia badago, berriz, fotosintesiaren bidez lortzen dute energia, landareek bexalaxe.
Haitzuloetako ekosistemak oso kalteberak dira, eta kontu handiz aritu beharra dago haitzuloetan, milaka urtean izaki bizidun batzuen bizilekua izan baitira.

Algak, goroldioak, Iratze eta belarrak bizi dira haitzuloaren kanpoko aldean.

Haitzuloen barrualdean ere beste izaki bizidun batzuk bizi dira. Antzina magikotzat hartzen ziren, eta gaur egun zientzialariek oso berezitzat jotzen dituzte izaki horiek, eta iluntasunean bizitzeko zer aldaketa egin dituzten aztertzen dute.

Haitzuloetan hiru motatako animaliak bizi dira, beraz:

Troglobitak: bizitza guztian kobazuloan bizi direnak, iluntasunean. Adibidez, kobazuloko girkila edo arrain mota batzuk. Itsuak dira eta garden itxura dute.

Trogofiloak: kobazuloetan bizi dira, baina kobazuloaren kanpoaldean aurki daitezke: eskorpioiak, zizareak eta espezie ezberdineko intsektuak. Espezie hauek denbora asko pasatzen dute kobazuloaren barruan. Kanpotik etortzen diren animaliez elikatzen dira, batzuetan kobazulotik ateratzen dira janari bila.

Trogloxenoak: beraien bizitza gehiena kobazuloan pasatzen dute. Kobazuloak abandonatzen dituzte janaria lortzeko. Intsektuak, armiarmak eta xaguxarrak talde honetakoak dira.

Haitzuloetako beste alderdi garrantzitsu bat biologikoa da.
Haitzuloetako sarrerako hesiek normalean barra bertikalak edukitzen dituzte; Mendukilokoak, berriz, barra horizontalak ditu. Badago arrazoi bat horretarako: haitzuloetan ferrasaguzar handia bizi da.


Haitzuloetan gizakiek sortu duten beste arazo bat gaitz berdea da, kobazuloetan argiak jartzearen ondorioz sortzen dena. Ikertzaileek frogatu dutenez, 500 luxetik behera ez da gaitz berdea agertzen.





PATINETEENTZAKO APARKALEKUAK



Eskolara etortzeko patinete asko erabiltzen ditugu eta gelan uzten genituen. Horrek problema bat eragin du, gelan molestatu egiten dutelako. 
Horregatik patineteentzat  aparlekuak jarri ditugu. Horrek beste problema bat eragin digu, soinketa daukagunean motxilak pertxerotan uzten genituen eta orain patineteak daudenez ,ez dago motxilentzako lekurik eta denak pilan egoten dira.

miércoles, 11 de noviembre de 2015

BILERA MISTOA

            
BILERA MISTOA


Bilera mistoan hainbat gauzari buruz hitz egin zen:
  • Patrulla berdea
  • Patinen aparkalekua
  • Bizikidetza
  • Galderak eta eskaerak
  • Beste zenbait

1.- Patrulla berdea: Beharrezkoa da aurten antolatzea? Geletan hitz egingo da horri buruz, hurrengo bileran erabaki bat hartzeko.

2.- Patinen aparkalekua: Patinete handiak bizikleteroan jarri beharko dira. Horretarako sistema berri bat jarri dute ez ateratzeko. Bakoitzak bere kandatua (txikia) eraman behar du kandatzeko.

3.- Bizikidetza: Gatazkak (jotzea, burlak eta bakarrik uztea) dira ikasle artean gertatzen diren arazorik handienak.

4.- Eskaerak: Sarrera-ordena errespetatu. Irakasleek 9:00etan txandaka lagunduko duten aztertuko dute.
                      
                                  

martes, 20 de octubre de 2015

AGURRA

BLOG HONETAN GURE GELAKO GAUZAK, EGITEN DITUGUN LANAK EDO ESKOLAN GERTATZEN DIREN GAUZAK KONTATUKO DITUGU.