miércoles, 24 de febrero de 2016

INAUTERIAK HAUR HEZKUNTZAN 2-3 URTE

HH 2  - HH 3

Inauteri hauetan jende guztiari dantzan Brasileko bandera erraldoi batekin ederra emanaldia egin zigutena.

IÑAUTERIAK 2. ZIKLOA

Orokietako LH 3. eta 4. mailako ikasleak mexicanoz mozorrotu ziren, eta dantza poli-polit bat eskaini ziguten.
AURRERA BIDEOA!!!!!!

4 eta 5 URTEKO INAUTERIAK

Inauteriak HH4 eta HH5
HH4 eta HH5ekoak beste eskola guztiek bezala Inauteriak ospatzen dituzte, eta guri beraiei aurkeztea tokatu zaigu. "Polka" dantzatzeko jantziez joan ziren mozorrotuta, eta oso ondo egiten zuten dantza adin hori edukitzeko. 
Espero dugu asko gustatzea!!!

Inauteriak 3.zikloa


Guk hirugarren ziklokoak Latinoz mozorrotu ginen eta Rumba kantarekin dantza bat asmatu eta eskolako frontoian dantzatu genuen. Oso ondo atera zitzaigun, bideo honetan ikusten den bezala.
Akats bakarra izan zen bukaeran kantarekin arazo bat izan genuela. Bestela dena, oso ondo.



miércoles, 17 de febrero de 2016

INAUTERIAK 2016 1. ZIKLOA


Urte honetan 1.zikloak "hip hop" gaia aukeratu dute, oso polita izan zen eta txalo asko egon ziren. Kanta oso politak izan zirenez denok geratu ginen dantza egiteko gogoz.


 

Santa Ageda 2016


   Orokietako maila guztiek Santa Ageda ospatu genuen makilarekin eta kantari otsailaren 4ean.

    Aurten 5. eta 6. mailak bakarrik atera dira kalez kale kantari, Aurrena, Udaletxe plazan, Musika plazan eta Kale Nagusian abestu genuen elkarrekin. Eta gero, 6. mailakoak Santa Ana egoitzara joan    ginen, eta 5. mailakoak Eguneko Zentrora.