BARATZEA
EDO ORTUA
BARATZEAREN
DEFINIZIOA:
Baratze
edo ortua landareen hazte sasoian barazki mota asko hazi eta
ustiatzeko erabiltzeko lursaila da.
Lursail
horretaz gain, lurra, ura, flora eta faunaren biziraupena eta
gizakien osasuna mantentzeko, ingurunean sortzen den elikagai
osasuntsuen produkzioari ere baratzea esaten zaio.
BIZIDUNAK:
-Animaliak:
Honako
animalia hauek bizi ohi dira baratzetan: erleak, txoriak,
barraskiloa, barea, karakolak, zizareak, larba, harra, tximeleta,
armiarma, satorra, sugea, mantangorria, etab.
-Landareak:
Era askotako landareak aurki ditzakegu baratzean.
A)
Bere kabuz hazten direnak: Belarra,
sasia, loreak, perretxikoak, goroldioa, zuhaitz batzuk...
B)
Landatzen direnak: Barazkiak, fruitudun zuhaitzak, lekaleak...
-Barazkiak:
Barazki gehienak hazitik jaio eta hilabete batzuen buruan heldu,
lorea eta fruitua eman, eta azkenik lehortu egiten dira (azak,
letxugak, tomateak, kalabazak …). Barazkien artean, honako hauek
bereizten dira:
1.-Hosto
jangarriko barazkiak: Letxuga,
espinakak, eskarola, aza, azalorea eta porrua, adibidez.
2.-Sustraiko
barazkiak: Baratxuria, tipula,
patata eta azenarioa, adibidez.
3.-Lore
edo fruituko barazkiak: Ilarra,
baba, babarruna, piperrak, tomatea, kalabaza eta kalbazina, adibidez.
-
Frutarbolak: sagarrondoak, madariondoak, intxaurrondoak,
hurritzak, kiwiak eta abar.
-
Lekaleak: garia, artoa, artatxikia, oloa...
-
Elika-kateak (ADIBIDEAK):
1)
ARRANOAK< TXORIAK< ARMIARMAK< LARBAK< BELARRA.
2)
AZERIA< TRIKUA< ZIZAREA< HOSTOAK.
BIZIGABEAK:
Honako
izaki bizigabe hauek aurki ditzakegu ortuetan: harria, lurzorua,
airea, hongarriak (ximaurra), kanabera, argia, airea, hondarra,
alanbreak, hesolak...
-
Lurra baratzaren oinarri:
Lurzorua
egitura dinamiko eta oso konplexua da; jatorriz arroka ezberdinen
partikula ñimiño eta material organikoen arteko nahastura bat da,
izaki mikroskopiko eta begetalek aberastua. Ondorioz, landareen
garapena egokia izan dadin, behar-beharrezkoa da lurraren egoera ona
izatea.
Baratze
zaintzarako lurraren zati erabilgarriena lur geruzaren lehen 20-10
cm-tan aurkitzen da. Barazki gehienek beraien sustraiak lehen geruza
horretan hedatzen dituzte. Bertan, jarduera mikrobiarra oso handia da
eta lurrak egitura egokia eta pH ona izan ohi du.
GIZAKIAK
EGITEN DITUEN LANAK:
Baratzea
gizakiak sortutako ekosistema
da. Horregatik, etengabe zaindu behar izaten du:
-Lur
zorua iraultzen du (buelta eman), aireztatzeko.
-Haziak
ereiten ditu, eta landare gazteak landatzen.
-Zimaurra
edo ongarria botatzen du.
-Belar
txarrak kentzen ditu.
-Animalia
kaltegarriak uxatzen ditu, txorimaloak, tranpak eta bestelakoak
erabiliz.
-Uzta
biltzen du.
-Hurrengo
sasoirako prestatzen du lur zorua.
-
Baratzea egin beharreko lanak, urtaroen arabera:
-Neguan:
Lur zorua ximaurrez eta beste ongarriz elikatzen da, atseden
hartu dezan.
-Udaberrian:
Gozatutako lurzoru hori, ereiteko landu egiten da.
-Uda:
Landatutako
landareak zaindu egin behar dira, hazi daitezen.
-Udazkena:
Landatutakoa
jaso.
-
Zergatik konpostatu?
Ekosistema
natural batean, usteltze eta eraldaketa prozesu batzuei eskerrak,
bertan sortzen diren hondar organikoak birziklatu egin ohi dira.
Honela prozesu honi eskerrak, materia organikoa humus eta material
mineraletan eraldatzen da, landareentzako elikagai iturri bihurtuz.
Hau
gertatzean zikloa ixten dela esaten da, eta horri eskerrak sistema
buru aski bat sortzen da.