ESKOLA

SANTA AGEDA

   Orokietako maila guztiek Haur Hezkuntzako patioan elkartu ginen eta Santa Ageda ospatu genuen makilarekin eta kantari otsailaren 4ean.

    Aurten 5. eta 6. mailak bakarrik atera dira kalez kale kantari. Aurrena, Udaletxe plazan, Musika plazan eta Kale Nagusian abestu genuen elkarrekin. Eta gero, 6. mailakoak Santa Ana egoitzara joan ginen, eta 5. mailakoak Eguneko Zentrora.



GABONETAKO KANTAK
GABON KANTAK 2016 - LH 3.ZIKLOA on PhotoPeach

HAUR HEZKUNTZAKO MARGOKETAK
Ikasle batzuek eta guraso batzuek HH-ko eraikina margotu dute: zutabeak, paretak...

Paretean borobilak margotu dituzte kolore dezberdinekin, eta paretaren erdian Koxme balea margotu dute. Ondoren, posteak margotu dituzte, belardi bat balitz bezalaxe.

HH-ko ikasleak oso pozik daude, orain eskola oso alaia eta polita daukatelako.
            
BILERA MISTOA

Bilera mistoan hainbat gauzari buruz hitz egin zen:
  • Patrulla berdea
  • Patinen aparkalekua
  • Bizikidetza
  • Galderak eta eskaerak
  • Beste zenbait

1.- Patrulla berdea: Beharrezkoa da aurten antolatzea? Geletan hitz egingo da horri buruz, hurrengo bileran erabaki bat hartzeko.

2.- Patinen aparkalekua: Patinete handiak bizikleteroan jarri beharko dira. Horretarako sistema berri bat jarri dute ez ateratzeko. Bakoitzak bere kandatua (txikia) eraman behar du kandatzeko.

3.- Bizikidetza: Gatazkak (jotzea, burlak eta bakarrik uztea) dira ikasle artean gertatzen diren arazorik handienak.

4.- Eskaerak: Sarrera-ordena errespetatu. Irakasleek 9:00etan txandaka lagunduko duten aztertuko dute.
                      
                                  


PATINETERO BERRIAK

Eskolara etortzeko patinete asko erabiltzen ditugu eta gelan uzten genituen. Horrek problema bat eragin du, gelan molestatu egiten dutelako. 
Horregatik patineteentzat  aparlekuak jarri ditugu. Horrek beste problema bat eragin digu, soinketa daukagunean motxilak pertxerotan uzten genituen eta orain patineteak daudenez ,ez dago motxilentzako lekurik eta denak pilan egoten dira.

ANTZERKIA


Aurten 6.mailakoak antzerkia egiten hasi gara. Irakasleak Patxi Santamaria eta Inaxio dira. Lehenengo taldea Patxirekin geratzen da eta bigarrena Inaxiorekin. Antzerkietako klaseetan antzerki txikiak egiten ditugu, mugimenduak ere lantzen ditugu,...

No hay comentarios:

Publicar un comentario