miércoles, 16 de diciembre de 2015

HH margoketa

Ikasle batzuek eta guraso batzuek HH-ko eraikina margotu dute: zutabeak, paretak...

Paretean borobilak margotu dituzte kolore dezberdinekin, eta paretaren erdian Koxme balea margotu dute. Ondoren, posteak margotu dituzte, belardi bat balitz bezalaxe.

HH-ko ikasleak oso pozik daude, orain eskola oso alaia eta polita daukatelako.

miércoles, 9 de diciembre de 2015

PLANETARIUMERA

Asteartean, Abenduaren 15-ean, Donostiako Kutxaespazioko planetariumera joango gara, inguruneko gaia lantzera (UNIBERTSOA).
Autobusez joango gara seigarren mailako ikasle guztiak, eta bertan bazkalduko dugu.
Ikasle bakoitzak 15€ ordaindu beharko dugu.




ESKOLA KIROLA ABENDUREN 12a

71.HONDARTZAKO FUTBOL TXAPELKETA






ABENDUAK 12




3. JARDUNALDIA




ZELAIA



1. TXANDA 9.45 tan

2. TXANDA 10:45 etan




ALEBIN NESKAK



ORIOKO 61 – ZARAGUETA 5-6N
1
BURUJALEAK – ITURZAETA 5-6N


OROKIETA 6BN – ZIZTU BIZIAN
2
OROKIETA 6CDN – ANTONIAN 6N


LARDIZABAL 5-6N – LA SALLE N
3
OROKIETA 6AN – EZ DAKIT


OROKIETA 5AN – MOLLARRI
4
JATA TXIKITU – ORIOKO 51


SALLEKO AN – OROKIETA 5BDN
5
PIRULETAK – ORIOKO 53


ANTONIANO 5N – OROKIETA 5CN
6





ALEBIN MUTILAK





6
LA SALLE BM – OROKIETA 6CM


ZARAGUETA 6BM – OROKIETA 6AM
7
ITURZAETA 6M – MAFIOSOAK


ANTONIANO 6M – ORIOKO 62
8
PAGA GEHIO – ZARAGUETA 6AM


LA SALLE AM – OROKIETA 6BM
9
OROKIETA 5AM – SALLEKO AM


OROKIETA 5DM – ANTONIANO 5BM
10
OROKIETA 5BM – SALLEKO BM


ORIOKO 52 – IZERDIK EZ
11
OROKIETA 5CM – ANTONIANO 5AM


ORIOKO 54 – KIROLARI JUNIORRAK
12
ITURZAETA 5M – ZARAUZTARRAK




BENJAMIN MUTILAK




SALLEKO 3BM – LARDIZABAL 3X
13
ZARAGUETA 3AM – OROKIETA 3BM


OROKIETA 3AM – OROKIETA 3DM
14
ORIOKO 32 – OROKIETA 3CM


ORIOKO 34 – SUPER HEROIAK
15
SALLEKO 3AM – LASTREAK


ANTONIANO 3M – ZARAUZKO ONENAK
16
ITURZAETA 3-4M – ANTONIANO 4AM


ORIOKO 44 – OROKIETA 4AM
17
LA SALLE 4BM – OROKIETA 4CM


OROKIETA 4BM – URREZKO BALOIA
18
ZARALARDI – OROKIETA 4DM


AUPA GU TA GUTARRAK – MEGALOIAK
19
LA SALLE 4AM – ANTONIANO 4BM




BENJAMIN NESKAK




ORIOKO 33 – NESKA PIRATAK
20
ORIOKO 31 – OROKIETA 3BN


ZARAGUETA 3N – ANTONIANO 3N
21
SALLEKO 3AN – OROKIETA 3CDN


SUZKO NESKAK – SUZKO BALOIAK
22
SALLEKO 3BN – OROKIETA 3AN


ORIOKO 41 – ZARAGUETA 4AN
23
OROKIETA 4BN – IZARRAK PARRANDAN


ANTONIANO 4N – ZARAUZTARRAK
24
ITURZAETA 3-4N – OROKIETA 4DN


LA SALLE 4AN – LA SALLE 4BN
25
TXISPAK – OROKIETA 4CN









ATSEDENA: ORIOKO 42; OROKIETA 4AN; TXIKITEROAK; OROKIETA 6DM; PALMERITAK; ZARAGUETA 5AM; SALLEKO BN.


BARATZA




BARATZEA EDO ORTUA


BARATZEAREN DEFINIZIOA:

Baratze edo ortua landareen hazte sasoian barazki mota asko hazi eta ustiatzeko erabiltzeko lursaila da.

Lursail horretaz gain, lurra, ura, flora eta faunaren biziraupena eta gizakien osasuna mantentzeko, ingurunean sortzen den elikagai osasuntsuen produkzioari ere baratzea esaten zaio.

BIZIDUNAK:

-Animaliak:

Honako animalia hauek bizi ohi dira baratzetan: erleak, txoriak, barraskiloa, barea, karakolak, zizareak, larba, harra, tximeleta, armiarma, satorra, sugea, mantangorria, etab.

-Landareak: Era askotako landareak aurki ditzakegu baratzean.

A) Bere kabuz hazten direnak: Belarra, sasia, loreak, perretxikoak, goroldioa, zuhaitz batzuk...

B) Landatzen direnak: Barazkiak, fruitudun zuhaitzak, lekaleak...

-Barazkiak: Barazki gehienak hazitik jaio eta hilabete batzuen buruan heldu, lorea eta fruitua eman, eta azkenik lehortu egiten dira (azak, letxugak, tomateak, kalabazak …). Barazkien artean, honako hauek bereizten dira:

1.-Hosto jangarriko barazkiak: Letxuga, espinakak, eskarola, aza, azalorea eta porrua, adibidez.

2.-Sustraiko barazkiak: Baratxuria, tipula, patata eta azenarioa, adibidez.

3.-Lore edo fruituko barazkiak: Ilarra, baba, babarruna, piperrak, tomatea, kalabaza eta kalbazina, adibidez.

- Frutarbolak: sagarrondoak, madariondoak, intxaurrondoak, hurritzak, kiwiak eta abar.

- Lekaleak: garia, artoa, artatxikia, oloa...

- Elika-kateak (ADIBIDEAK):

1) ARRANOAK< TXORIAK< ARMIARMAK< LARBAK< BELARRA.

2) AZERIA< TRIKUA< ZIZAREA< HOSTOAK.


BIZIGABEAK:

Honako izaki bizigabe hauek aurki ditzakegu ortuetan: harria, lurzorua, airea, hongarriak (ximaurra), kanabera, argia, airea, hondarra, alanbreak, hesolak...

- Lurra baratzaren oinarri:

Lurzorua egitura dinamiko eta oso konplexua da; jatorriz arroka ezberdinen partikula ñimiño eta material organikoen arteko nahastura bat da, izaki mikroskopiko eta begetalek aberastua. Ondorioz, landareen garapena egokia izan dadin, behar-beharrezkoa da lurraren egoera ona izatea.

Baratze zaintzarako lurraren zati erabilgarriena lur geruzaren lehen 20-10 cm-tan aurkitzen da. Barazki gehienek beraien sustraiak lehen geruza horretan hedatzen dituzte. Bertan, jarduera mikrobiarra oso handia da eta lurrak egitura egokia eta pH ona izan ohi du.


GIZAKIAK EGITEN DITUEN LANAK:

Baratzea gizakiak sortutako ekosistema da. Horregatik, etengabe zaindu behar izaten du:

-Lur zorua iraultzen du (buelta eman), aireztatzeko.
-Haziak ereiten ditu, eta landare gazteak landatzen.
-Zimaurra edo ongarria botatzen du.
-Belar txarrak kentzen ditu.
-Animalia kaltegarriak uxatzen ditu, txorimaloak, tranpak eta bestelakoak erabiliz.
-Uzta biltzen du.
-Hurrengo sasoirako prestatzen du lur zorua.





- Baratzea egin beharreko lanak, urtaroen arabera:

-Neguan: Lur zorua ximaurrez eta beste ongarriz elikatzen da, atseden hartu dezan.

-Udaberrian: Gozatutako lurzoru hori, ereiteko landu egiten da.

-Uda: Landatutako landareak zaindu egin behar dira, hazi daitezen.

-Udazkena: Landatutakoa jaso.


- Zergatik konpostatu?

Ekosistema natural batean, usteltze eta eraldaketa prozesu batzuei eskerrak, bertan sortzen diren hondar organikoak birziklatu egin ohi dira. Honela prozesu honi eskerrak, materia organikoa humus eta material mineraletan eraldatzen da, landareentzako elikagai iturri bihurtuz.

Hau gertatzean zikloa ixten dela esaten da, eta horri eskerrak sistema buru aski bat sortzen da.



ITSASOA

ITSASOA

Hona hemen itsasoari buruzko datu orokor batzuk:
Itsasoaren gainazala baino 5.500 metro beherago dago sakana.
Gazitasunari gesala ere deitzen zaio.
Itsasoaren erdialdean, 13 eta 3,8 graduren arteko tenperatura izaten du urak, gutxi gorabehera.
Lurrean dagoen ur guztiaren % 97 itsasoetan eta ozeanoetan bilduta dago, eta lur azalaren % 71 itsasoa da.

Hiru itsaso mota bereizten dira:
1-Itsaso zabalak: Kantauri itsasoa, Karabel itsasoa...
2-Ozeanoarekin itsasarte baten bidez lotuta dauden itsasoak: Mediterraneoa edo Itsaso Gorria.
3-Azkenik, itsaso itxiak: Itsaso Hila, Kaspio itsasoa, etab.

Kantauri Itsasoa iparraldeko itsaso hotzen eta hegoaldeko itsaso tropikalen artean kokaturik dago.

HONDO OZEANIKOA
Gure planetaren % 71, gutxi gorabehera, urez estalita dago. Ozeanorik handiena barea da.
Itsasoko ur guztiak hustuko bagenitu, hondo ozeanikoan hainbat egitura ikusi ahal izango genituzke. Hondo ozeaniko berria sortzen ari da ozeano-gandorretan, itsas hondoen hedapenaren bidez.

OZEANO ZEHARKATZAILEA
Zenbait animaliak ozeanoetan zehar migratzen dute. Aingirek, adibidez, Ozeano Atlantikoan inkubatzen dituzte arrautzak.

OZEANOAK
Ozeanoek Lurraren azaleraren 360 milioi kilometro karratu baino gehiago estaltzen dute.
Lurrean lau ozeano handi daude, tamainaren arabera ordenatuta: Ozeano Barea, Atlantikoa, Indikoa eta Artikoa.
Ozeanoko urak ez dira geldirik egoten.
KORALEZKO ARREZIFEAK
Arrainek egiten duten moduan, itsasoko izarrek eta trikuek koralean sortzen diren algak jaten dituzte.

OZEANO FOSAK
Horrek Amildegi handi bat sortzen du ozeanoko lurzoruan, 10.000 metrokoa ere izan daitekeena. Sakonera horretan uraren presioa izugarria da, eta lurzoru ozeanikoaren mugimenduak lurrikara ugari eragiten ditu ur azpian.
GIZAKIEN ERAGINA
Gizakien eragina etengabe izaten da Adib. zikinkeria botatzen dugunean, arrantzatzen dugunean, itsasontzien petrolioa...
Hondakin horien eraginez ekosistema desager daiteke.

miércoles, 2 de diciembre de 2015

PERRETXIKOAK

Pagoetara joan ginen perretxikoak hartzera. Egun zoragarria eduki genuen. Perretxiko asko aurkitu genituen denok. Gainera, Amanita Faloides eta Amanita Muskaria ere bildu genituen.
Gero, arratsaldean, sailkatu ondoren erakusketa bat prestatu genuen eskolako ikasle guztiek ikusi ahal izateko.