EKOSISTEMAK

___________________________________________________
EKOSISTEMA: KOBAZULOA

Lurrazalean agertzen den barrunbe bat da leizea. Karst harriak oso forma arrunta dauka. Karst harria euriarekin eta denborarekin, disolbitzen hasten da.
Kobazulo batzuetan estalagtitak eta estalagmitak sortzen dira. Kobazuloetako estalagtita txiki bat sortzeko 500 urte inguru behar dira. Estalagmitak sortzeko milaka urte behar dituzte. Gizakiak kobazuloetara goazenean estalagmitak apurtzen ditugu eramateko eta urte askotako lana puskatzen dugu.

Haitzuloetako mikroorganismoek egokitzeko ahalmen izugarria dute.
Argia badago, berriz, fotosintesiaren bidez lortzen dute energia, landareek bexalaxe.
Haitzuloetako ekosistemak oso kalteberak dira, eta kontu handiz aritu beharra dago haitzuloetan, milaka urtean izaki bizidun batzuen bizilekua izan baitira.

Algak, goroldioak, Iratze eta belarrak bizi dira haitzuloaren kanpoko aldean.

Haitzuloen barrualdean ere beste izaki bizidun batzuk bizi dira. Antzina magikotzat hartzen ziren, eta gaur egun zientzialariek oso berezitzat jotzen dituzte izaki horiek, eta iluntasunean bizitzeko zer aldaketa egin dituzten aztertzen dute.

Haitzuloetan hiru motatako animaliak bizi dira, beraz:

Troglobitak: bizitza guztian kobazuloan bizi direnak, iluntasunean. Adibidez, kobazuloko girkila edo arrain mota batzuk. Itsuak dira eta garden itxura dute.

Trogofiloak: kobazuloetan bizi dira, baina kobazuloaren kanpoaldean aurki daitezke: eskorpioiak, zizareak eta espezie ezberdineko intsektuak. Espezie hauek denbora asko pasatzen dute kobazuloaren barruan. Kanpotik etortzen diren animaliez elikatzen dira, batzuetan kobazulotik ateratzen dira janari bila.

Trogloxenoak: beraien bizitza gehiena kobazuloan pasatzen dute. Kobazuloak abandonatzen dituzte janaria lortzeko. Intsektuak, armiarmak eta xaguxarrak talde honetakoak dira.

Haitzuloetako beste alderdi garrantzitsu bat biologikoa da.
Haitzuloetako sarrerako hesiek normalean barra bertikalak edukitzen dituzte; Mendukilokoak, berriz, barra horizontalak ditu. Badago arrazoi bat horretarako: haitzuloetan ferrasaguzar handia bizi da.


Haitzuloetan gizakiek sortu duten beste arazo bat gaitz berdea da, kobazuloetan argiak jartzearen ondorioz sortzen dena. Ikertzaileek frogatu dutenez, 500 luxetik behera ez da gaitz berdea agertzen.




____________________________________________________________________________________

EKOSISTEMA: BASOA

Gure gelan inguruneko proiektua egin dugu, ekosistemei buruzkoa, eta gure taldean basoari buruzkoa egokitu zaigu. Asko gustatu zaigu basoari buruzko lana egitea, azkenean gure inguruan ugarien dagoen ekosistema bat da. Basoa oso garrantzitsua da, gauza asko ematen dizkigulako: janaria, aire garbia, oxigenoa...

ZER DA BASOA?
Basoa zuhaitzez betetako lurralde bat da, ekosistema garatu eta egonkorra. Osagai bizidunek eta osagai bizigabeek osatzen dute.

ZER BASO MOTA DAUDE?
Koniferaz osatutako basoak, mota bakarrekoak eta leku hotzetatakoak gehienetan, eta hosto iraunkorrekoak. Adibidez, pinudiak.
Hosto erorkorrak dituzten zuhaitzez osatuak, leku epel eta hezeetakoak direnak. Adibidez, pagadiak.
Hosto gogorrekoak, hosto iraunkorrekoak gehienetan. Adibidez, artadiak.
Baso tropikalak, klima bero eta hezeetakoak, landaretza ugariz osatutakoak.
ZEIN DIRA BASOEN ELEMENTUAK?
-Basoak bi elementu ditu:
-OSAGAI BIZIGABEAK eta OSAGAI BIZIDUNAK
Osagai bizigabeak elementu hauek dira: zoruak,harriak,ura,airea,argia...
Osagai biziak lau elementu ditu :
-Zuhaitzek burua goi goian dute eguzkiko argia emateko.
-Zuhaitzen azpian zuhaixkak daude, eta bi metro gutxi gorabehera neurtzen dute.
-Zoru gainean dauden belarrak, goroldioak, garoak...
-Basoko baldintzetara egokituta dauden animalien multzoa.

ZER EGITEN DIOGU GIZAKIOK BASOARI?
Gizakiok uretero 11 milioi hektarea (metro karratua kilometrotan) suntsitzen ditugu. Lurralde pobre horietan, urtero, aberatsak ziren basoak basamortu bilakatu dira gizakion erruagaitik. Horregatik, milioika pertsonak egur gutxi dute, eta egurra da etxea berotzeko eta janaria egiteko energia-iturri nagusia.

ZER KLIMA DAGO?
- Mendiko basoetan: goi aldeko klima.
Tenperatura hotzak (-0 gradutatik behera) prezipitazioa 2000mm bahino gehiago (askotan elurra izaten da).
- Haran eta lautadetan: Atlantiar edo ozeaniko klima.
Tenperatura epela urte osoan ( 8 gradu inguru) prezipitazioa 1000mm bahino gutxiago.

NOLAKO ANIMALI ETA LANDARE MOTAK DAUDE?
Animaliak: basurdea, oreina, untxia, urtxintxa, otsoa, hontza, saguak...
Landareak: pagoa, pinua, haritza, loreak...

ZER EGOERATAN DAUDE BASOAK?
Basoen egoera gero eta okerragoa da. Orain, eguratsa izeneko kutsadura baten erruz, zuhaitz asko eta asko ari dira hiltzen eta basoak gero eta gutxiago eta pobreagoak daude.

ELIKADURA KATEAK?
Animali askok zuhaitzetako hostoak edo zura(egurra)2 jaten dute, beste askok berriz lurreko hostoak edo hondakinak. Landareak humusak (usteldu egiten direnean) dituen gaiez elikatzen dira.

_____________________________________________________________________


EKOSISTEMA: BARATZEA EDO ORTUA


BARATZEAREN DEFINIZIOA:

Baratze edo ortua landareen hazte sasoian barazki mota asko hazi eta ustiatzeko erabiltzeko lursaila da.

Lursail horretaz gain, lurra, ura, flora eta faunaren biziraupena eta gizakien osasuna mantentzeko, ingurunean sortzen den elikagai osasuntsuen produkzioari ere baratzea esaten zaio.

BIZIDUNAK:

-Animaliak:

Honako animalia hauek bizi ohi dira baratzetan: erleak, txoriak, barraskiloa, barea, karakolak, zizareak, larba, harra, tximeleta, armiarma, satorra, sugea, mantangorria, etab.

-Landareak: Era askotako landareak aurki ditzakegu baratzean.

A) Bere kabuz hazten direnak: Belarra, sasia, loreak, perretxikoak, goroldioa, zuhaitz batzuk...

B) Landatzen direnak: Barazkiak, fruitudun zuhaitzak, lekaleak...

-Barazkiak: Barazki gehienak hazitik jaio eta hilabete batzuen buruan heldu, lorea eta fruitua eman, eta azkenik lehortu egiten dira (azak, letxugak, tomateak, kalabazak …). Barazkien artean, honako hauek bereizten dira:

1.-Hosto jangarriko barazkiak: Letxuga, espinakak, eskarola, aza, azalorea eta porrua, adibidez.

2.-Sustraiko barazkiak: Baratxuria, tipula, patata eta azenarioa, adibidez.

3.-Lore edo fruituko barazkiak: Ilarra, baba, babarruna, piperrak, tomatea, kalabaza eta kalbazina, adibidez.

Frutarbolak: sagarrondoak, madariondoak, intxaurrondoak, hurritzak, kiwiak eta abar.

Lekaleak: garia, artoa, artatxikia, oloa...

Elika-kateak (ADIBIDEAK):

1) ARRANOAK< TXORIAK< ARMIARMAK< LARBAK< BELARRA.

2) AZERIA< TRIKUA< ZIZAREA< HOSTOAK.


BIZIGABEAK:

Honako izaki bizigabe hauek aurki ditzakegu ortuetan: harria, lurzorua, airea, hongarriak (ximaurra), kanabera, argia, airea, hondarra, alanbreak, hesolak...

Lurra baratzaren oinarri:

Lurzorua egitura dinamiko eta oso konplexua da; jatorriz arroka ezberdinen partikula ñimiño eta material organikoen arteko nahastura bat da, izaki mikroskopiko eta begetalek aberastua. Ondorioz, landareen garapena egokia izan dadin, behar-beharrezkoa da lurraren egoera ona izatea.

Baratze zaintzarako lurraren zati erabilgarriena lur geruzaren lehen 20-10 cm-tan aurkitzen da. Barazki gehienek beraien sustraiak lehen geruza horretan hedatzen dituzte. Bertan, jarduera mikrobiarra oso handia da eta lurrak egitura egokia eta pH ona izan ohi du.


GIZAKIAK EGITEN DITUEN LANAK:

Baratzea gizakiak sortutako ekosistema da. Horregatik, etengabe zaindu behar izaten du:

-Lur zorua iraultzen du (buelta eman), aireztatzeko.
-Haziak ereiten ditu, eta landare gazteak landatzen.
-Zimaurra edo ongarria botatzen du.
-Belar txarrak kentzen ditu.
-Animalia kaltegarriak uxatzen ditu, txorimaloak, tranpak eta bestelakoak erabiliz.
-Uzta biltzen du.
-Hurrengo sasoirako prestatzen du lur zorua.


Baratzea egin beharreko lanak, urtaroen arabera:

-Neguan: Lur zorua ximaurrez eta beste ongarriz elikatzen da, atseden hartu dezan.

-Udaberrian: Gozatutako lurzoru hori, ereiteko landu egiten da.

-Uda: Landatutako landareak zaindu egin behar dira, hazi daitezen.

-Udazkena: Landatutakoa jaso.


Zergatik konpostatu?

Ekosistema natural batean, usteltze eta eraldaketa prozesu batzuei eskerrak, bertan sortzen diren hondar organikoak birziklatu egin ohi dira. Honela prozesu honi eskerrak, materia organikoa humus eta material mineraletan eraldatzen da, landareentzako elikagai iturri bihurtuz.

Hau gertatzean zikloa ixten dela esaten da, eta horri eskerrak sistema buru aski bat sortzen da.


 


EKOSISTAMA: ITSASOA

Hona hemen itsasoari buruzko datu orokor batzuk:
Itsasoaren gainazala baino 5.500 metro beherago dago sakana.
Gazitasunari gesala ere deitzen zaio.
Itsasoaren erdialdean, 13 eta 3,8 graduren arteko tenperatura izaten du urak, gutxi gorabehera.
Lurrean dagoen ur guztiaren % 97 itsasoetan eta ozeanoetan bilduta dago, eta lur azalaren % 71 itsasoa da.

Hiru itsaso mota bereizten dira:
1-Itsaso zabalak: Kantauri itsasoa, Karabel itsasoa...
2-Ozeanoarekin itsasarte baten bidez lotuta dauden itsasoak: Mediterraneoa edo Itsaso Gorria.
3-Azkenik, itsaso itxiak: Itsaso Hila, Kaspio itsasoa, etab.

Kantauri Itsasoa iparraldeko itsaso hotzen eta hegoaldeko itsaso tropikalen artean kokaturik dago.

HONDO OZEANIKOA
Gure planetaren % 71, gutxi gorabehera, urez estalita dago. Ozeanorik handiena barea da.
Itsasoko ur guztiak hustuko bagenitu, hondo ozeanikoan hainbat egitura ikusi ahal izango genituzke. Hondo ozeaniko berria sortzen ari da ozeano-gandorretan, itsas hondoen hedapenaren bidez.

OZEANO ZEHARKATZAILEA
Zenbait animaliak ozeanoetan zehar migratzen dute. Aingirek, adibidez, Ozeano Atlantikoan inkubatzen dituzte arrautzak.

OZEANOAK
Ozeanoek Lurraren azaleraren 360 milioi kilometro karratu baino gehiago estaltzen dute.
Lurrean lau ozeano handi daude, tamainaren arabera ordenatuta: Ozeano Barea, Atlantikoa, Indikoa eta Artikoa.
Ozeanoko urak ez dira geldirik egoten.
KORALEZKO ARREZIFEAK
Arrainek egiten duten moduan, itsasoko izarrek eta trikuek koralean sortzen diren algak jaten dituzte.

OZEANO FOSAK
Horrek Amildegi handi bat sortzen du ozeanoko lurzoruan, 10.000 metrokoa ere izan daitekeena. Sakonera horretan uraren presioa izugarria da, eta lurzoru ozeanikoaren mugimenduak lurrikara ugari eragiten ditu ur azpian.
GIZAKIEN ERAGINA
Gizakien eragina etengabe izaten da Adib. zikinkeria botatzen dugunean, arrantzatzen dugunean, itsasontzien petrolioa...
Hondakin horien eraginez ekosistema desager daiteke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario