miércoles, 25 de noviembre de 2015

INGUIRUNEKO PROIEKTOA (BASOA)

Gure gelan inguruneko proiektua egin dugu, ekosistemei buruzkoa, eta gure taldean basoari buruzkoa egokitu zaigu. Asko gustatu zaigu basoari buruzko lana egitea, azkenean gure inguruan ugarien dagoen ekosistema bat da. Basoa oso garrantzitsua da, gauza asko ematen dizkigulako: janaria, aire garbia, oxigenoa...

ZER DA BASOA?
Basoa zuhaitzez betetako lurralde bat da, ekosistema garatu eta egonkorra. Osagai bizidunek eta osagai bizigabeek osatzen dute.

ZER BASO MOTA DAUDE?
Koniferaz osatutako basoak, mota bakarrekoak eta leku hotzetatakoak gehienetan, eta hosto iraunkorrekoak. Adibidez, pinudiak.
Hosto erorkorrak dituzten zuhaitzez osatuak, leku epel eta hezeetakoak direnak. Adibidez, pagadiak.
Hosto gogorrekoak, hosto iraunkorrekoak gehienetan. Adibidez, artadiak.
Baso tropikalak, klima bero eta hezeetakoak, landaretza ugariz osatutakoak.
ZEIN DIRA BASOEN ELEMENTUAK?
-Basoak bi elementu ditu:
-OSAGAI BIZIGABEAK eta OSAGAI BIZIDUNAK
Osagai bizigabeak elementu hauek dira: zoruak,harriak,ura,airea,argia...
Osagai biziak lau elementu ditu :
-Zuhaitzek burua goi goian dute eguzkiko argia emateko.
-Zuhaitzen azpian zuhaixkak daude, eta bi metro gutxi gorabehera neurtzen dute.
-Zoru gainean dauden belarrak, goroldioak, garoak...
-Basoko baldintzetara egokituta dauden animalien multzoa.

ZER EGITEN DIOGU GIZAKIOK BASOARI?
Gizakiok uretero 11 milioi hektarea (metro karratua kilometrotan) suntsitzen ditugu. Lurralde pobre horietan, urtero, aberatsak ziren basoak basamortu bilakatu dira gizakion erruagaitik. Horregatik, milioika pertsonak egur gutxi dute, eta egurra da etxea berotzeko eta janaria egiteko energia-iturri nagusia.

ZER KLIMA DAGO?
- Mendiko basoetan: goi aldeko klima.
Tenperatura hotzak (-0 gradutatik behera) prezipitazioa 2000mm bahino gehiago (askotan elurra izaten da).
- Haran eta lautadetan: Atlantiar edo ozeaniko klima.
Tenperatura epela urte osoan ( 8 gradu inguru) prezipitazioa 1000mm bahino gutxiago.

NOLAKO ANIMALI ETA LANDARE MOTAK DAUDE?
Animaliak: basurdea, oreina, untxia, urtxintxa, otsoa, hontza, saguak...
Landareak: pagoa, pinua, haritza, loreak...

ZER EGOERATAN DAUDE BASOAK?
Basoen egoera gero eta okerragoa da. Orain, eguratsa izeneko kutsadura baten erruz, zuhaitz asko eta asko ari dira hiltzen eta basoak gero eta gutxiago eta pobreagoak daude.

ELIKADURA KATEAK?
Animali askok zuhaitzetako hostoak edo zura(egurra)2 jaten dute, beste askok berriz lurreko hostoak edo hondakinak. Landareak humusak (usteldu egiten direnean) dituen gaiez elikatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario