miércoles, 18 de noviembre de 2015

KOBAZULOA

EKOSISTEMA: KOBAZULOA

Lurrazalean agertzen den barrunbe bat da leizea. Karst harriak oso forma arrunta dauka. Karst harria euriarekin eta denborarekin, disolbitzen hasten da.
Kobazulo batzuetan estalagtitak eta estalagmitak sortzen dira. Kobazuloetako estalagtita txiki bat sortzeko 500 urte inguru behar dira. Estalagmitak sortzeko milaka urte behar dituzte. Gizakiak kobazuloetara goazenean estalagmitak apurtzen ditugu eramateko eta urte askotako lana puskatzen dugu.

Haitzuloetako mikroorganismoek egokitzeko ahalmen izugarria dute.
Argia badago, berriz, fotosintesiaren bidez lortzen dute energia, landareek bexalaxe.
Haitzuloetako ekosistemak oso kalteberak dira, eta kontu handiz aritu beharra dago haitzuloetan, milaka urtean izaki bizidun batzuen bizilekua izan baitira.

Algak, goroldioak, Iratze eta belarrak bizi dira haitzuloaren kanpoko aldean.

Haitzuloen barrualdean ere beste izaki bizidun batzuk bizi dira. Antzina magikotzat hartzen ziren, eta gaur egun zientzialariek oso berezitzat jotzen dituzte izaki horiek, eta iluntasunean bizitzeko zer aldaketa egin dituzten aztertzen dute.

Haitzuloetan hiru motatako animaliak bizi dira, beraz:

Troglobitak: bizitza guztian kobazuloan bizi direnak, iluntasunean. Adibidez, kobazuloko girkila edo arrain mota batzuk. Itsuak dira eta garden itxura dute.

Trogofiloak: kobazuloetan bizi dira, baina kobazuloaren kanpoaldean aurki daitezke: eskorpioiak, zizareak eta espezie ezberdineko intsektuak. Espezie hauek denbora asko pasatzen dute kobazuloaren barruan. Kanpotik etortzen diren animaliez elikatzen dira, batzuetan kobazulotik ateratzen dira janari bila.

Trogloxenoak: beraien bizitza gehiena kobazuloan pasatzen dute. Kobazuloak abandonatzen dituzte janaria lortzeko. Intsektuak, armiarmak eta xaguxarrak talde honetakoak dira.

Haitzuloetako beste alderdi garrantzitsu bat biologikoa da.
Haitzuloetako sarrerako hesiek normalean barra bertikalak edukitzen dituzte; Mendukilokoak, berriz, barra horizontalak ditu. Badago arrazoi bat horretarako: haitzuloetan ferrasaguzar handia bizi da.


Haitzuloetan gizakiek sortu duten beste arazo bat gaitz berdea da, kobazuloetan argiak jartzearen ondorioz sortzen dena. Ikertzaileek frogatu dutenez, 500 luxetik behera ez da gaitz berdea agertzen.





No hay comentarios:

Publicar un comentario