miércoles, 9 de diciembre de 2015

BARATZA




BARATZEA EDO ORTUA


BARATZEAREN DEFINIZIOA:

Baratze edo ortua landareen hazte sasoian barazki mota asko hazi eta ustiatzeko erabiltzeko lursaila da.

Lursail horretaz gain, lurra, ura, flora eta faunaren biziraupena eta gizakien osasuna mantentzeko, ingurunean sortzen den elikagai osasuntsuen produkzioari ere baratzea esaten zaio.

BIZIDUNAK:

-Animaliak:

Honako animalia hauek bizi ohi dira baratzetan: erleak, txoriak, barraskiloa, barea, karakolak, zizareak, larba, harra, tximeleta, armiarma, satorra, sugea, mantangorria, etab.

-Landareak: Era askotako landareak aurki ditzakegu baratzean.

A) Bere kabuz hazten direnak: Belarra, sasia, loreak, perretxikoak, goroldioa, zuhaitz batzuk...

B) Landatzen direnak: Barazkiak, fruitudun zuhaitzak, lekaleak...

-Barazkiak: Barazki gehienak hazitik jaio eta hilabete batzuen buruan heldu, lorea eta fruitua eman, eta azkenik lehortu egiten dira (azak, letxugak, tomateak, kalabazak …). Barazkien artean, honako hauek bereizten dira:

1.-Hosto jangarriko barazkiak: Letxuga, espinakak, eskarola, aza, azalorea eta porrua, adibidez.

2.-Sustraiko barazkiak: Baratxuria, tipula, patata eta azenarioa, adibidez.

3.-Lore edo fruituko barazkiak: Ilarra, baba, babarruna, piperrak, tomatea, kalabaza eta kalbazina, adibidez.

- Frutarbolak: sagarrondoak, madariondoak, intxaurrondoak, hurritzak, kiwiak eta abar.

- Lekaleak: garia, artoa, artatxikia, oloa...

- Elika-kateak (ADIBIDEAK):

1) ARRANOAK< TXORIAK< ARMIARMAK< LARBAK< BELARRA.

2) AZERIA< TRIKUA< ZIZAREA< HOSTOAK.


BIZIGABEAK:

Honako izaki bizigabe hauek aurki ditzakegu ortuetan: harria, lurzorua, airea, hongarriak (ximaurra), kanabera, argia, airea, hondarra, alanbreak, hesolak...

- Lurra baratzaren oinarri:

Lurzorua egitura dinamiko eta oso konplexua da; jatorriz arroka ezberdinen partikula ñimiño eta material organikoen arteko nahastura bat da, izaki mikroskopiko eta begetalek aberastua. Ondorioz, landareen garapena egokia izan dadin, behar-beharrezkoa da lurraren egoera ona izatea.

Baratze zaintzarako lurraren zati erabilgarriena lur geruzaren lehen 20-10 cm-tan aurkitzen da. Barazki gehienek beraien sustraiak lehen geruza horretan hedatzen dituzte. Bertan, jarduera mikrobiarra oso handia da eta lurrak egitura egokia eta pH ona izan ohi du.


GIZAKIAK EGITEN DITUEN LANAK:

Baratzea gizakiak sortutako ekosistema da. Horregatik, etengabe zaindu behar izaten du:

-Lur zorua iraultzen du (buelta eman), aireztatzeko.
-Haziak ereiten ditu, eta landare gazteak landatzen.
-Zimaurra edo ongarria botatzen du.
-Belar txarrak kentzen ditu.
-Animalia kaltegarriak uxatzen ditu, txorimaloak, tranpak eta bestelakoak erabiliz.
-Uzta biltzen du.
-Hurrengo sasoirako prestatzen du lur zorua.





- Baratzea egin beharreko lanak, urtaroen arabera:

-Neguan: Lur zorua ximaurrez eta beste ongarriz elikatzen da, atseden hartu dezan.

-Udaberrian: Gozatutako lurzoru hori, ereiteko landu egiten da.

-Uda: Landatutako landareak zaindu egin behar dira, hazi daitezen.

-Udazkena: Landatutakoa jaso.


- Zergatik konpostatu?

Ekosistema natural batean, usteltze eta eraldaketa prozesu batzuei eskerrak, bertan sortzen diren hondar organikoak birziklatu egin ohi dira. Honela prozesu honi eskerrak, materia organikoa humus eta material mineraletan eraldatzen da, landareentzako elikagai iturri bihurtuz.

Hau gertatzean zikloa ixten dela esaten da, eta horri eskerrak sistema buru aski bat sortzen da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario