miércoles, 9 de diciembre de 2015

ITSASOA

ITSASOA

Hona hemen itsasoari buruzko datu orokor batzuk:
Itsasoaren gainazala baino 5.500 metro beherago dago sakana.
Gazitasunari gesala ere deitzen zaio.
Itsasoaren erdialdean, 13 eta 3,8 graduren arteko tenperatura izaten du urak, gutxi gorabehera.
Lurrean dagoen ur guztiaren % 97 itsasoetan eta ozeanoetan bilduta dago, eta lur azalaren % 71 itsasoa da.

Hiru itsaso mota bereizten dira:
1-Itsaso zabalak: Kantauri itsasoa, Karabel itsasoa...
2-Ozeanoarekin itsasarte baten bidez lotuta dauden itsasoak: Mediterraneoa edo Itsaso Gorria.
3-Azkenik, itsaso itxiak: Itsaso Hila, Kaspio itsasoa, etab.

Kantauri Itsasoa iparraldeko itsaso hotzen eta hegoaldeko itsaso tropikalen artean kokaturik dago.

HONDO OZEANIKOA
Gure planetaren % 71, gutxi gorabehera, urez estalita dago. Ozeanorik handiena barea da.
Itsasoko ur guztiak hustuko bagenitu, hondo ozeanikoan hainbat egitura ikusi ahal izango genituzke. Hondo ozeaniko berria sortzen ari da ozeano-gandorretan, itsas hondoen hedapenaren bidez.

OZEANO ZEHARKATZAILEA
Zenbait animaliak ozeanoetan zehar migratzen dute. Aingirek, adibidez, Ozeano Atlantikoan inkubatzen dituzte arrautzak.

OZEANOAK
Ozeanoek Lurraren azaleraren 360 milioi kilometro karratu baino gehiago estaltzen dute.
Lurrean lau ozeano handi daude, tamainaren arabera ordenatuta: Ozeano Barea, Atlantikoa, Indikoa eta Artikoa.
Ozeanoko urak ez dira geldirik egoten.
KORALEZKO ARREZIFEAK
Arrainek egiten duten moduan, itsasoko izarrek eta trikuek koralean sortzen diren algak jaten dituzte.

OZEANO FOSAK
Horrek Amildegi handi bat sortzen du ozeanoko lurzoruan, 10.000 metrokoa ere izan daitekeena. Sakonera horretan uraren presioa izugarria da, eta lurzoru ozeanikoaren mugimenduak lurrikara ugari eragiten ditu ur azpian.
GIZAKIEN ERAGINA
Gizakien eragina etengabe izaten da Adib. zikinkeria botatzen dugunean, arrantzatzen dugunean, itsasontzien petrolioa...
Hondakin horien eraginez ekosistema desager daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario